ASIAN DUB FOUNDATION

ASIAN DUB FOUNDATION-1

ASIAN DUB FOUNDATION
Txuria ala beltza? Asian Dub Foundation taldea musika munduan dagoen talde konprometituenetakoa dela diote eta eskeintzen duen zuzenekoa, gaur egun ikusi daitekeen indartsuenetakoa omen da. Grisa.


INFO
Asian Dub Foundation proiektua 1993an sortzen da. Dr. Bass, taldeko baxularia, Community Music erakundearen barruan, teknologi musikalari buruzko klaseak ematen zituen eta Deeder Zaman izeneko bere ikasleetako batekin eta DJ Pandit G-rekin sound systema osatzen dute. Hasiera batean, arrazakeriaren aurka borrokatzeko antolatzen diren sound systemetan parte hartzen dute eta urte betera Chandrasonic izeneko gitarjolea eta Sun-J soinu teknikariarekin batera taldea osatuta geratzen da.
1995ean "Facts and Fictions" (Nation Records) izeneko lehen diska kaleratzen dute, Asian Underground bezala ezagutuko zen mugimendua indartzen den bitartean. Asiar jatorria duten eta Ingaleterran bizi diren etorkinen lehen eta bigarren belaunaldiko semeak dira eta, sustraiak ahaztu gabe, teknologi berriak eta musika estiloen aniztasunaz balituko dira, musikaren bidez sentimenduak eta aldarrikapen mezuak lau haizeetara zabaltzeko. 1998an, mundu mailan ezagunak egingo zituen "Rafi´s Revenge" diska kaleratzen dute eta diskan entzun daitezkeen kantuez gain, zuzenean erakusten duten indarragatik egiten dira famatu. Europa, AEB, Kanada, Brasil edota Japonen eman dituzte kontzertuak eta ihaz Cuban izandako bisitaz oso oroitzapen ona dute, Sintesis eta Anonimo Concejo hip-hop taldearekin emandako kontzertuan, harreman berezia sortu zelako haien artean.
2000. urteko martxoan "Community Music" diska kaleratu eta gutxira Deeder Zaman abeslari nagusiak taldea utzi egiten du. Hamalau urte dituenetik musika munduan aritu da eta orain, kontzertu eta gira amaigabeetaz nekatuta, giza eskubideak defendatzen dituzten taldeetan aritzeko denbora hartu nahi du. Bere ordez, aurrez ere ADFrekin aritutako Spex eta Aktarvata gazteek hartzen dute mikrofonoa eta beraiekin grabatzen dute laugarren diska, "Enemy of the Enemy", 2003ko otsailean kaleratu berri dutena. ADF kolektiboko ohiko lagunez gain hainbat kolaboratzaile izan dute diska, Radiohead-eko Ed O´Brien gitarjolea edota ahotsak sartu dituzten, Sinnead O´Connor, Sonia Meht, Ghetto Priest edota aspaldiko laguna duten Navigator ragga abeslaria. Horietako batzuk lehendik ere arituak dira taldearekin baina Sinnead O´Connor-en kasuan lehen aldia da ADF-rekin kolaboratzen duela eta ezin ukatu oso pozik daudela lortutako emaitzarekin. "1000 Mirrors kantua konposatu genuenean abeslari bila hasi ginen. Kantuak behar zuen sentimendu eta seriotasun ikutua emango zion norbaiten bila genbintzan eta Sinnead pertsona aproposa izango zela pentsatu genuen. Kantua entzun zuen, gustatu zitzaion eta grabatzera etorri zen. Horrelako kolaborazioek emaitza ona emango duten jakitea oso zaila da; batzuetan ez dute funzionatzen eta besteetan bai, faktore asko daude tartean. Sinnead-ekin hasieratik oso harreman berezia egon da eta azkenean abesti borobila atera da".






Dena den, ADF-ren lan berrian pertsona garrantzitsu bat egon bada hori Adrian Sherwood izan da. Musika munduan dagoen musikari eta produktore nekaezinetako bat da eta ehundaka proiektu desberdinetan hartu du parte. ON-U Sound disketxearen bidez reggae musika sutsuki defendatzeaz gain, beste musika estiloak lantzen dituzten musikariekin aritutakoa da. "Diska hau egiteko Adrian Sherwood-en laguntza izan dugu. Hogei urte dira, gutxienez, Adrian Sherwood-en jarraitzaileak garela eta gauza asko ditugu amankomunean. Bere lagun onak izateaz gain, berak bezala guk ere, soinu berrien bila gabiltza etengabe. Bere musika inspirazio iturri izan da guretzat eta orain, azkenean, berarekin serio lan egiteko aukera izan dugu. Ia diska osoa bere etxean grabatu dugu; janaria prestatzen zigun eta gure ama balitz bezala zaindu gaitu. Orain, bera dago eszenatoki atzean guztia ondo dijoala zihurtzatzen eta hori asko eskertzen dugun zerbait da".


ADFED EDUCATION
Asian Dub Foundation ez da ohiko taldea. Musikaz bizi eta musikarekin gozatzeaz gain gauzak aldatzeko tresna bezala ulertzen dute eta badakite, mundu honetan, gauzak benetan aldatu nahi izanez gero, irakaskuntza dela tresna oso garrantzitsua. Horregaitik sortu dute ADF Education izeneko proiektua. "Bost urte dira ADF Education (ADFED) izeneko proiektua martxan jarri genuela. Erakunde honen helburua gazteei heziketa musikala ematea da eta bereziki, horrelako ikasketak aurrera eramateko zailtasun ekonomikoak edo sozialak dituzten gazte marginalei zuzendua dago. Oinarrizko maila eskeintzen da eta horrela, musika ikasketarik ez duen gazteak sanplerrak erabiltzen, kantuen letrak konposatzen eta horrelakoak ikasteko aukera izango du. Teknologi berrien erabilpenari garrantzi haundia ematen diogu. Proiektu honetan parte hartu duten musikari eta abeslari asko kolaboratu dute gure disketan eta gurekin zuzenean jo dute. Aurrea begira, epe luzerako proiektua denez, geroz eta baliabide gehiago izatea espero dugu, tailer gehiago osatu eta noizbait, gure grabazio estudioa eduki nahiko genuke". Talde konprometitua dela esango diote askok. "Musikariak gizarte honetako beste edozein pertsona bezalakoa gara eta gure inguruan gertatzen denaz mintzo gara. Horri buruz ez hitzegitea bakoitzaren esku dagoen aukera da. Guk horrela sentitzen gara egunero. Ikusten dugunaz eta sentitzen dugunaz hitzegiten dugu, barruko gauzak dira baina baita mundu mailakoak ere. Musikaren eremua gainditzen duen zerbait da, kanpaina desberdinetan parte hartzen dugu, edukazio proiektua martxan dugu eta "Gerra geldi dezagun" izeneko plataformaren partaide gara. Iraken aurkako gudan jendeak duen iritzia ezagutu nahi dugu eta debate honen parte izan nahi dugu. Mundu osoan guda gelditzeko antolatu diren ekimenekin bat egiten dugu eta elkartasun mezua zabaldu nahi diegu guztiei".

Eta dena txuria edo beltza ez den bezala…"Oso serioak garela eta politizatuegiak gaudela esaten digute eta hori horrela ez dela frogatzeko datorren diska, country musikako diska izango da, Brian Adams eta MC Bon Jovi-ren kolaborazioak izango ditu. Politika gairik ez duen diska egingo dugu, oilasko frijitua saltzen duen jatetxe kate batek diruz lagunduta eta oilasko guztiei eskeinia. Asian Dub Foundation-en maitasun diska izango da".


Oilasko frijituak saltzen dituen jatetxeak edota multinazional batek diruz lagunduta Asian Dub Foundation-ek diska berriaren aurkezpen gira hasi du. Mundu mailan hainbat herrialde bisitatuko dituzte eta oraingoan ere, gure mugetatik urrun ibiliko dira. Oilasko frijitu gehiago jaten ohitu beharko ote gara?



ZEIN ETA ZERGATIK. AUKERATU ETA AZALDU. (lauki aparte batean)

1-FORTRESS EUROPE

"Fortress Europe kantuan munduko hainbat herrialdeetatik Europara datozen errefuxatu eta etorkinei buruz hitzegiten dugu. Kantu honetan gudatik, gosetetik edota jazarpenetik ihesi doazenei buruz hitzegiten dugu, beren herrietan jasandako torturatik ihesi Europara babes bila etortzen dira. Azken finean, Europa urteetan iritsitako etokinekin eraiki da, beti egon dira etorkinak eta aurrerantzean ere beti egongo dira. Etorkinak behar ez ditugula pentsatzen dutenei oker daudela esaten diegu. Etorkinak behar ditugu, gure arbasoak Europara etorri ziren bezala, orain ere, etorkin askok hori bera egingo dute denen artean Europa eraikitzen jarraitzeko".

2- 1000 MIRRORS
"Etxe barruko bortxakeriari buruzko kantua da eta egunero ematen den erealitateaz mintzo da. Zoora Shah emakumearen egoera salatzen dugu bertan, bere senarrak emandako jipoetaz defendatzeagatik bizitza osorako gartzelaratu dute senarra hiltzeaz akusatuta. Zergaitik gertatu zen hori? Zergatik hartu behar izan zuen emakume honek erabaki hori? Urte askotan jazarpen beldurgarria pairatu zuelako, urteetako sufrimendu fisikoa eta mentala jaso zuelako eta tortura hori bere semeak ere sufritzen zuelako hartu zuen erabaki hori. Egoera hau berdin ematen da txurien, beltzen edota asiar komunitatea osatzen dutenen artean ere. Arazoa hor dago eta ez du inork gai honi buruz hitzegin nahi, izkutatu egiten da, etxe barruan izkutatzen da. Gizon batek emakume bat jipoitzen badu ez da oso gaizki ikusten; ordea, emakumea gizonaren erasotik defendatzen bada orduan bai gaizki dagoela eta emakumeak ondorioak jasan beharko dituela. Duela zazpi hilabete Ingaleterran bere emaztea hil zuen gizonari bost urteetako gartzela zigorra ezarri diote eta Zoora Shah berriz, bere burua defendatzeagtik, bizitza osoa igaro beharko du gartzelan. Kantu hau etxean bortxakeria jsatzen duten pertsona guztiei eskeinita dago".



3- 19 REBELLIONS
"Duela bi urte, Brasilen giran ginela, giza eskubideen defentsan aritzen den lagun batek kontatuta, 2000. urtean Brasilgo gartzeletan izandako iraultzen berri izan genuen. Hemerezi altxamendu izan ziren eta altxamendu horien gora beherak azaltzen dira kantuan. Legez gaizkileak izan arren eskubideak dituzten pertsonak direla uste dugu eta orain, Lula presidente dela, zentzu honetan aurrerapausoak emango direla pentsatzen dugu".

GIZARTEA (JARRAIPENA)

"Guk horrela sentitzen gara egunero. Ikusten dugunaz eta sentitzen dugunaz hitzegiten dugu, barruko gauzak dira baina baita mundu mailakoak ere. Musika eremua gainditzen duen zerbait da, kanpaina desberdinetan parte hartzen dugu, edukazio proiektua martxan dugu eta "Gerra geldi dezagun" izeneko plataformaren partaide gara. Iraken aurkako gudan jendeak duen iritzia ezagutu nahi dugu, debate honen parte izan nahi dugu oso garrantzitsua dela uste bait dugu. Mundu osoan guda gelditzeko antolatu diren ekimenekin bat egiten dugu eta elkartasun mezua zabaldu nahi diegu guztiei".


BROMA

"Oso seioak garela eta politizatuegiak gaudela esaten digute eta hori horrela ez dela frogatzeko datorren diska, country musikako diska izango da Celline Dion, Brian Adams eta MC Bon Jovi-ren kolaborazioak izango ditu. Politika gairik ez duen diska egingo dugu, oilasko frijitua saltzen duen jatetxe kate batek diruz lagunduta eta oilasko guztiei eskeinia. Asian Dub Foundation-en maitasun diska izango da".

FORTRESS EUROPE

"Fortress Europe kantuan munduko hainbat herrialdeetatik Europara datozen errefuxatu eta etorkinei buruz hitzegiten dugu. Kantu honetan gudatik, gosetetik edota jazarpenetik ihesi doazenei buruz hitzegiten dugu, beren herrietan jasandako torturatik ihesi Europara babes bila etortzen dira. Azken finean, Europa urteetan iritsitako etokinekin eraiki da, beti egon dira etorkinak eta aurrerantzean ere beti egongo dira. Etorkinak behar ez ditugula pentsatzen dutenei oker daudela esaten diegu. Etorkinak behar ditugu, gure arbasoak Europara etorri ziren bezala, orain ere, etorkin askok hori bera egingo dute denen artean Europa eraikitzen jarraitzeko".

1000 MIRRORS
"Etxe barruko bortxakeriari buruzko kantua da eta egunero ematen den erealitateaz mintzo da. Zoora Shah emakumearen egoera salatzen dugu bertan, bere senarrak emandako jipoetaz defendatzeagatik bizitza osorako gartzelaratu dute senarra hiltzeaz akusatuta. Zergaitik gertatu zen hori? Zergatik hartu behar izan zuen emakume honek erabaki hori? Urte askotan jazarpen beldurgarria pairatu zuelako, urteetako sufrimendu fisikoa eta mentala jaso zuelako eta tortura hori bere semeak ere sufritzen zuelako hartu zuen erabaki hori. Egoera hau berdin ematen da txurien, beltzen edota asiar komunitatea osatzen dutenen artean ere. Arazoa hor dago eta ez du inork gai honi buruz hitzegin nahi, izkutatu egiten da, etxe barruan izkutatzen da. Gizon batek emakume bat jipoitzen badu ez da oso gaizki ikusten; ordea, emakumea gizonaren erasotik defendatzen bada orduan bai gaizki dagoela eta emakumeak ondorioak jasan beharko dituela. Duela zazpi hilabete Ingaleterran bere emaztea hil zuen gizonari bost urteetako gartzela zigorra ezarri diote eta Zoora Shah berriz, bere burua defendatzeagtik, bizitza osoa igaro beharko du gartzelan. Kantu hau etxean bortxakeria jsatzen duten pertsona guztiei eskeinita dago".



19 REBELLIONS
"Duela bi urte, Brasilen giran ginela, giza eskubideen defentsan aritzen den lagun batek kontatuta, 2000. urtean Brasilgo gartzeletan izandako iraultzen berri izan genuen. Hemerezi altxamendu izan ziren eta altxamendu horien gora beherak azaltzen dira kantuan. Legez gaizkileak izan arren eskubideak dituzten pertsonak direla uste dugu eta orain, Lula presidente dela, zentzu honetan aurrerapausoak emango direla pentsatzen dugu".



BIOGRAFIA

Asian Dub Foundation proiektua 1993an sortzen da. Dr. Bass, taldeko baxularia, Community Music izeneko erakundearen barruan teknologi musikalaz klaseak ematen zituen eta Deeder Zaman izeneko bere ikasleetako batekin eta DJ Pandit G-rekin sound systema osatzen dute. Hasiera batean, arrazakeriaren aurka borrokatzeko antolatzen diren sound systemetan parte hartzen dute sound system modura eta urte betera Chandrasonic izeneko gitarjolea eta Sun-J soinu teknikariarekin taldea osatuta geratzen da.
1995ean "Facts and Fictions" (Nation Records) izeneko lehen diska kaleratzen dute, Asian Underground bezala ezagutuko zen mugimendua indartzen den bitartean. Asiar jatorria duten eta Ingaleterran bizi diren etorkinen lehen eta bigarren belaunaldiko semeak dira eta sustraiak ahaztu gabe, teknologi berriak eta musika estiloen aniztasunaz balituko dira, musikaren bidez sentimenduak eta aldarrikapen mezuak lau haizeetara zabaltzeko. 1998an mundu mailan ezagunak egingo zituen "Rafi´s Revenge" diska kaleratzen dute eta diskan entzun daitezkeen kantuez gain, zuzenean erakusten duten indarragatik egiten dira famatu. Europa, AEB, Kanada, Brasil edota Japonen eman dituzte kontzertuak eta ihaz Cuban izandako bisitaz oso oroitzapen ona dute, Sintesis eta Anonimo Concejo hip-hop taldearekin emandako kontzertuan, harreman berezia sortu zelako haien artean.
2000. urteko martxoan "Community Music" diska kaleratu eta gutxira Deeder Zaman abeslari nagusiak taldea usten du. Hamalau urte dituenetik musika munduan aritu da eta orain, kontzertu eta gira amaigabeetaz nekatuta, giza eskubideak defendatzen dituzte taldeetan egun osoz aritzeko denbora hartu nahi du. Bere ordez, aurrez ere ADFrekin aritutako Spex eta Aktarvata gazteek hartzen dute mikrofonoa eta beraiekin grabatzen laugarren diska, "Enemy of the Enemy", 2003ko otsailean kaleratu berri dutena. ADF kolektiboko ohiko lagunez gain hainbat kolaboratzaile izan dute diska, Radiohead-eko Ed O´Brien gitarjolea edota ahotsak sartu dituzten, Sinead O´Cokkor, Sonia Meht, Ghatto Priest edota aspaldiko laguna duten Navigator ragga abeslaria.




ASIAN DUB FOUNDATION2

ASIAN DUB FOUNDATION

ADRIAN SHERWOOD
"Diska hau egiteko Adrian Sherwood-en laguntza izan dugu. Hogei urte dira, gutxienez, Adrian Sherwood-en jarraitzaileak garela eta gauza asko ditugu amankomunean. Bere lagun onak izateaz gain, berak bezala guk ere, soinu berrien bila gabiltza etengabe. Bere musika inspirazio iturri izan da guretzat eta orain, azkenean, berarekin serio lan egiteko aukera izan dugu. Ia diska osoa bere etxean grabatu dugu; janaria prestatzen zigun eta ama bat bezala zaindu gaitu. Orain, bera dago eszenatoki atzean guztia ondo dijoala zihurtzatzen eta hori asko eskertzen dugun zerbait da".

SINNEAD O´CONNOR
"1000 Mirrors kantua konposatu genuenean abeslari bila hasi ginen. Kantuak behar zuen sentimendu eta seriotasun ikutua emango zion norbaiten bila genbintzan eta Sinnead pertsiona aproposa izango zela pentsatu genuen. Kantua entzun zuen, gustatu zitzaion eta grabatzera etorri zen. Horrelako kolaborazioek emaitza ona emango duten jakitea oso zaila da; batzuetan ez dute funzionatzen eta besteetan bai, faktore asko daude tartean. Sinnead-ekin hasieratik oso harreman berezia egon da eta azkenean abesti borobila atera da".

ADF EDUCATION
"Bost urte dira ADFE izeneko proiektua martxan jarri genuela. Erakunde honen helburua gazteei heziketa musikala ematea da eta bereziki, horrelako ikasketak aurrera eramateko zailtasun ekonomikoak edo sozialak dituzten gazte marginalei zuzendua dago. Oinarrizko maila eskeintzen da eta horrela, musika ikasketarik ez duen gazteak sanplerrak erabiltzen, kantuen letrak konposatzen eta horrelakoak ikasteko aukera izango du. Teknologi berrien erabilpenari garrantzi haundia ematen diogu. Proiektu honetan parte hartu duten musikari eta abeslari asko kolaboratu dute gure disketan eta gurekin zuzenean jo dute. Aurrea begira, epe luzerako proiektua denez, geroz eta baliabide gehiago izatea espero dugu, tailer gehiago osatu eta noizbait, gure grabazio estudioa eduki nahiko genuke".

GIZARTEA

"Musikariak gizarte honetako beste edozein pertsona bezalakoa gara eta gure inguruan gertatzen denaz mintzo gara. Horri buruz ez hitzegitea bakoitzaren esku dagoen aukera da